Noiz argitaratua Asteazkena, 2024.eko Urriak 9
Nafarroako Parlamentuak genero indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du, azken hilketa matxisten ostean
"Emakumeen aurkako indarkeriari ez" lelopean, Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu ditu azken biktimak Foru Legegilearen egoitzaren atarian
Foru parlamentariek eta Arartekoak elkarretaratzea egin dute asteazken honetan Nafarroako Parlamentuaren atarian, urriaren 4an eta 5ean Almerian eta Pontevedran jazotako hilketa matxistak gaitzesteko.
Elkarretaratutako pertsonek minutu bateko isilunea egin dute eraildako 56 eta 41 urteko emakumeen omenez.
Azken baieztapen horrekin, 37 emakume hil zituzten bikotekideek edo bikotekide ohiek 2024an, eta 1.281 2003an estatistikak egiten hasi zirenetik.