Noiz argitaratua Asteazkena, 2022.eko Abenduak 14

Nafarroako Parlamentuak genero indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du azken erailketa matxista gaitzesteko

Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu du biktima Legebiltzarraren atarian

Foru parlamentariek Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute gaur, azken egunetan egindako azken hilketa matxista gaitzesteko.

 

Bertaratu direnek minutu bateko isilunearekin oroitu dute Albaceten hileran 10an eraildako 48 urteko emakumea.

 

41 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2022. urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.174. biktima izan dira. Espainian 2 adingabe hil dira 2022an, eta 48, 2013az geroztik.