Noiz argitaratua Asteartea, 2023.eko Martxoak 28
Nafarroako Parlamentuak genero indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du azken erailketa matxista gaitzesteko
Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu du biktima Legebiltzarraren atarian
Foru parlamentariek Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute gaur, martxoaren 26an jazotako erailketa matxista gaitzesteko.
Bertaratu direnek minutu bateko isilunearekin oroitu dute Alicanten eraildako 63 urteko emakumea.
11 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2023. urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.193. biktima izan dira.