Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Uztailak 27

Nafarroako Parlamentuak genero indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du azken erailketa matxistak gaitzesteko

Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu ditu biktimak Legebiltzarraren atarian

Foru parlamentariek Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute gaur, uztailaren 8an, 20an eta 22an jazotako erailketa matxistak gaitzesteko.

 

Bertaratu direnek minutu bateko isilunearekin oroitu dituzte Logroñon, Leonen eta Malagan eraildako emakumeak.

 

29 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2023. urtean eraildako emakumeak, eta 2003an estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.213. biktima izan dira.