Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Apirilak 25

Nafarroako Parlamentuak genero indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du Bartzelonan eta Gironan jazotako erailketak gaitzesteko

Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu ditu biktimak Legebiltzarraren atarian

Foru Parlamentariek Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute gaur, apirilaren 15ean Bartzelonan eta apirilaren 19an Gironanjazotako erailketa matxistak gaitzesteko.

 

Bertaratu direnek minutu bateko isilunearekin oroitu dituzte 53 urteko emakumea, bere 18 urteko alaba eta 44 urteko emakumea. 

 

12 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2022 urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.138. biktima da honakoa.