Noiz argitaratua Asteartea, 2022.eko Urriak 25
Nafarroako Parlamentuak genero indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du beste behin azken erailketa matxista gaitzesteko
Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu du biktima Legebiltzarraren atarian
Foru Parlamentariek Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute gaur, igandean Alicanten jazotako erailketa matxista gaitzesteko.
Bertaratu direnek minutu bateko isilunearekin oroitu dute 27 urteko emakumea.
35 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2022 urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.165. biktima da honakoa.