Nafarroako Parlamentuak genero-indarkeriaren biktima izan den azken emakumearen erailketa gaitzesten du
“Emakumeen aurkako indarkeriari ez” goiburupean, Legebiltzarrak bere arbuioa adierazi du Madrilen 29 urteko emakume bat erail dutela-eta.
Foru parlamentariek eta Arartekoak elkarretaratzea egin dute astelehen honetan, 12:00etan, Nafarroako Parlamentuaren atarian, gure herrian izan den azken erailketa matxista gaitzesteko. Oraingoan, aldez aurretik tratu txarrak direla-eta salaketak jarri arren berarekin bizi zen bikotekideak Madrilen ustez hil duen 29 urteko emakumearen hilketa gaitzetsi da. Adin txikiko alaba bat zeukan.
Kasu horiek baieztatu baitira, Espainian 47 izan dira 2024an genero-indarkeria dela-eta eraildako emakumeak. Datu horiek 2003an biltzen hasi zirenetik, berriz, 1292 izan dira hildako emakumeak. Genero-indarkeria dela-eta eraildako adingabeak 9 izan dira 2024an Espainian. Datu horiek 2013an biltzen hasi zirenetik, berriz, 62 izan dira hildako adingabeak.