Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Maiatzak 13

Nafarroako Parlamentuak gizartearen sektore guztiak premiatzen ditu balora eta babes dezaten museoen lana

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute. 2024ko maiatzaren 13an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gizartearen sektore guztiak premiatzen baititu balora eta babes dezaten museoen lan ordainezina eta aitor dezaten gure erkidegoaren kulturaren eta hezkuntzaren aberastasunari egiten dioten ekarpenaPSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak gizartearen sektore guztiak premiatzen ditu balora eta babes dezaten museoen lan ordainezina eta aitor dezaten gure erkidegoaren kulturaren eta hezkuntzaren aberastasunari egiten dioten ekarpena. Halaber, berresten dugu kulturarako sarbide unibertsala sustatzen duten eta gure gizartearen ongizaterako funtsezkoak diren erakunde horien garapena eta babesa bermatzen duten politikak bultzatzen jarraitzeko konpromisoa.

 

2. Nafarroako Parlamentuak uste du museoak hezkuntza-zentro dinamikoak direla, jakin-mina, sormena eta pentsamendu kritikoa sustatzen dituztenak. Eta, 2024an, aitortzen dugu ikerketari egiten dioten ekarpena, esploraziorako eta ideia berrien zabalkunderako plataforma bat eskaintzen baitute. Artetik eta historiatik hasita zientzia eta teknologiara, museoak hezkuntza eta ikerketa bateratzen dituzten bizi-eremuak dira, gure mundu-ulermenari forma emateko.

 

3. Nafarroako Parlamentuak gizartea gonbidatzen du parte har dezan Nafarroako museoen bizitza aktiboan eta Nazioarteko Egunaren karietara antolatzen diren jardueretan.

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional