Nafarroako Parlamentuak Gobernua premiatzen du xenofobia instituzionala desagerraraz dezan
Osoko Bilkurak onetsi du. 2025eko urriaren 30ean
1.- Nafarroako Parlamentuak aitortzen du xenofobia instituzionala dagoela, eta instituzioetatik egiten den edozein diskriminazio mota errefusatzen du.
2.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako administrazio publikoak premiatzen ditu migratzaileek eta jatorri desberdinekoek oinarrizko eskubideak baliatzea zailtzen duten araudiak eta administrazio-prozedurak berrikus eta egokitu ditzan.
3.- Nafarroako Parlamentuak Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua premiatzen du diskriminazio instituzionalaren aurkako salaketa- eta babes-mekanismoak berrikus eta indartu ditzan, biktimentzako kanal irisgarri eta eraginkorrak ziurtatuz, arrazakeria instituzionaleko praktikak identifikatu, zehatu eta amaiarazteko.
4.- Nafarroako Parlamentuak Foru Exekutiboari eskatzen dio tratu-berdintasunari, arrazakeriari eta xenofobiari buruzko sentsibilizazio- eta prestakuntza-kanpainak bultza ditzan administrazio publikoan Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin lankidetzan.
5.- Nafarroako Parlamentuak gizarte plural, inklusibo eta demokratiko batekin duen konpromisoa berresten du, zeinean aniztasuna Nafarroarentzat balio eta aberastasun gisa aitortuko baita.
PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.
PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta UPNren, PPNren, talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aurkakoekin onetsi da.