Nafarroako Parlamentuak gorroto gunerik gabeko jaien aldeko apustua egiten du
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko ekainaren 25ean
Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak gorroto gunerik gabeko jaien aldeko apustua egiten du. Navarra Suma (NA+) talde parlamentarioak aurkeztu du.
Adierazpenaren alde bozkatu dute Navarra Sumak (NA+) eta PSNk. EH Bildu Nafarroak aurka bozkatu du eta Geroa Baik lehen puntuaren alde eta bigarren eta hirugarren puntuen aurka bozkatu du.
Onetsitako adierazpenak honako hau dio:
“1.- Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen du jai guneen erabilera bertan gorroto adierazpenak sustatzeko, hala nola espetxetik ateratako terroristei eginiko omenaldiak, erailketen biktimentzat iraina eta bazterkeria baitakartzate.
2.- Nafarroako Parlamentuak gorrotorik gabeko jaien aldeko apustua egiten du, non ez baitago tokirik “presoen aldeko brindisak” bezalako ekitaldiak egiteko, ez eta terrorismoagatik zigortutako pertsonak jai guneko toki nabarmenduetan erakustea bezalako adierazpenetarako.
3.- Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du beharrezkoak diren ekintzak egiteko “Ospa Eguna” bezalako ekitaldiak desagerrarazteko, praktikan halakoen xedea baita Nafarroan jarduten duten segurtasuneko kidego eta indarretako kideen kontrako gorrotoa eta bazterkeria sustatzea”.