Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Urtarrilak 15

Nafarroako Parlamentuak harrera eginen dio astearte honetan Yamaguchiko Prefekturaren ordezkaritza bati

Nafarroako Parlamentuak harrera-ekitaldi bat eskainiko dio astearte honetan, hilak 16, Yamaguchiko Prefekturaren ordezkaritza bati. Ekitaldi hori txertaturik dago Nafarroaren eta Japoniako Yamaguchiko probintziaren arteko senidetze-gutunaren izenpetzearen hogeigarren urteurrenaren oroimenez prestatu den egitarau ofizialean.

 

Harrera 11:30ean izanen da, Lehendakariaren bulegoan; eta 11:40an, Erakunde Aretoan.