Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Apirilak 25

Nafarroako Parlamentuak harrera instituzionala egingo die ostiral honetan Nafarroako ijitoen elkarteei, 'Nafarroako Ijitoen Eguna’ dela eta

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak harrera instituzionala egingo die ostiral honetan, hilak 26, Nafarroako ijitoen elkarteei, Nafarroako Ijitoen Eguna dela eta.

 

Ekitaldia 09:00etan izanen da Legebiltzarreko areto instituzionalean eta Unai Hualdek emanen dio hasiera. Ondoren, María Jiménez eta Bruno Jiménez Ijitoen elkarteen ordezkariek hartuko dute hitza. 

 

2007an izendatu zen apirilaren 27a Nafarroako Ijitoen Egun gisa. Izan ere, 1435eko apirilaren 27an sartu ziren lehenbiziko aldiz ijitoak Nafarroako lurretan, Artxibo Nagusian gordeta dagoen aztarna dokumental batek erakusten duenez.