Noiz argitaratua Asteartea, 2008.eko Urtarrilak 29

Nafarroako Parlamentuak ikasmaterial berriak prestatuko ditu, ikasleen artean bere jarduera ezagutarazteko

Nafarroako Parlamentuak aurki ikasmaterial berriak prestatuko ditu, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta ikasleei zuzendurikoak, Nafarroako ikasleen artean Legebiltzarraren jarduerak eta, oro har, balio demokratikoak ezagutarazteko asmoz.

Hori dela-eta, Nafarroako Parlamentuko lehendakari Elena Torres andreak eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari Carlos Pérez Nievas jaunak gai hori jorratzeko bilera egin dute gaur, eta elkarrekin lankidetzan aritzeko konpromisoa hartu dute. Horretarako hitzarmen bat sinatuko da laster, eta bertan jasoko dira aipaturiko lankidetzaren ildoak, bai eta ikasmaterialak prestatu eta ikastetxeei banatzeko ekintzei buruzko xehetasunak ere.

Ikasmaterial berriak irizpide pedagogiko egokienei jarraituko zaizkie, ikasleen interesa piztea lortzeko. Xede horrekin, teknologia berriak erabili eta gaur egungo irakaskuntza-metodoen araberako jarduerak eskainiko dira.