Noiz argitaratua Asteartea, 2019.eko Ekainak 25

Nafarroako Parlamentuak indarkeria sexistarik gabeko jaien aldeko apustua egiten du

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko ekainaren 25ean

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak indarkeria sexistarik gabeko jaien aldeko apustua egiten du. Navarra Suma (NA+) talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak indarkeria sexistarik, sexu-erasorik eta jaiguneetan emakumeekiko jazarpenik gabeko jaien aldeko apustua egiten du.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak herritarrak gonbidatzen ditu jaiak berdintasunean bizi eta gozatzera, halako moduz non emakumeek eta gizonek baldintza berdinetan goza ahal izan ditzaten, eta ez onartzera, modu aktibo edo pasiboan, inolako portaera sexistarik”.