Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Irailak 2

Nafarroako Parlamentuak irmo gaitzesten baititu Ospa Egunaren karietara prestatutako eta egindako ekitaldiak

Mahiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko irailaren 2an

 

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak irmo gaitzesten baititu Ospa Egunaren karietara prestatutako eta egindako ekitaldiak. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Navarra Sumak eta Nafarroako Alderdi Sozialistak alde bozkatu dute; Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Nafarroako Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak, berriz, aurka bozkatu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:

 

1.- Irmo gaitzestea Ospa Egunaren karietara prestatutako eta egindako ekitaldiak, helburu dutenak Guardia Zibilaak, haien senitartekoak nahiz lagunak eta guardia zibilek nahiz bestelako segurtasun kidego eta indarrek askatasunaren eta bizikidetasun demokratikoaren alde egiten duten lana defendatzen duten pertsona guztiak xaxatzea eta iraintzea eta haienganako gorrotoa zabaltzea

 

2.- Ospa Eguneko ekitaldiak bizikidetasunaren aurkakoak direla deklaratzea, errespetu osoa merezi duten pertsona eta talde jakin batzuk herritarren bizitzatik baztertzen dituztelako jazarpenaren eta irainaren bidez

 

3.- Nafarroako Parlamentuaren babesa erakustea Altsasun nahiz Nafarroako gainontzeko herrietan lan egiten duten guardia zibilei nahiz haien senitartekoei, lagunei eta beste segurtasun kidego batzuetako kideei; foruzainei eta polizia nazioanalei, alegia.

 

4.- Errespetua eta demokrazian zor zaien men-egitea adieraztea Botere Judizialak emandako ebazpen nahiz bestelako egintzei, eta babesa erakustea gure herrian independentziaz eta lege demokratikoei soilik men eginez lan egiten duten epaile eta magistratuei”.