Nafarroako Parlamentuak irmoki gaitzesten ditu Tenerifen izandako parrizidioa eta azken asteotako emakumeen erailketak, eta biktimen familiekiko elkartasuna adierazten du
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2021eko ekainaren 14an
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak irmoki gaitzesten ditu Tenerifen izandako parrizidioa eta azken asteotako emakumeen erailketak, eta biktimen familiekiko elkartasuna adierazten du. Navarra Suma, PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentariek elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak irmoki gaitzesten ditu Tenerifen izandako parrizidioa eta azken asteotako emakumeen erailketak, eta biktimen familiekiko eta adiskideekiko elkartasuna adierazten du.
2. Nafarroako Parlamentuak adierazten du emakumeen aurkako indarkeria oro arbuiatzen duela, bereziki indarkeria bikarioa (seme-alaben bitartez emakumeen aurka gauzatutakoa) eta biktimekiko konpromisoa adierazten du.
3. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du genero-indarkeria dagoela edota hura desagerraraztera bideratutako politika publikoen balioa ukatzen duten jarrera politikoei aurre egiteko.
4. Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du talde politiko guztiek eta erakunde guztiek baturik lanean segitzea indarkeria matxistaren aurkako borrokan, halatan beterik estatu-ituneko akordio eta neurriak, Haurrei eta nerabeei indarkeriaren aurrean babes integrala emateari buruzko Lege Organikoa, Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko 14/2015 Foru Legea, bai eta talde politiko guztiek eta administrazio publikoek nork bere eskumenen esparruan hartutako konpromisoak ere”.