Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Otsailak 19

Nafarroako Parlamentuak konpromisoa agertzen du LGTBI+ pertsonen ikusgarritasuna sustatzeko kirolaren esparruan

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute. 2024ko otsailaren 19an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak konpromisoa agertzen baitu LGTBI+ pertsonen ikusgarritasuna sustatzeko kirolaren esparruanPSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

Nafarroako Parlamentuak erabaki du:

 

1. Sexu- eta afektibitate- nahiz genero-bestelakotasuna elementu sozial aberasgarri eta positiboa dela onartzea, tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioaz lagunduta.

 

2. Kirola eraldaketaren bultzatzailetzat hartzea, ahalmen handia duena, balia daitekeena generoko agindu zurrunak zalantzan jartzeko bidean aurrera egiteko eta emakumeen eta gizonen arteko desberdinkeria desagerrarazteko.

 

3. LGTBI+ pertsonen ikusgarritasuna sustatzea kirolaren esparruan eta kirolarekin harremana duten gizarte-eragile guztiei dei egitea konpromisoa har dezaten estereotipoen, bazterkeriaren eta LGTBI+ pertsonei kirol-praktikarako asmoa kentzen dieten oztopoen aurkako borrokarekin.

 

4. Kirol esparruko portaera LGTBIfobikoak, matxistak, xenofoboak eta serofoboak salatu eta sozialki zigortzea, batez ere kirol guneetako, kirol-zelaietako, harmailetako eta sare sozialetako hitzezko indarkeria edo indarkeria fisikoa, edozein dela ere arrazoia eta, bereziki, pertsonen sexu-orientabidean eta genero-nortasun edo -adierazpenean jatorria duten indarkeriak.

 

5. Hizkuntza inklusibo eta errespetuzkoaren erabilera sustatzea, estereotipoak ezabatuko dituena eta sexu-orientabidean edo genero-nortasunean jatorria duten adierazpide baztertzaile edo gorrotozkoen erabileraren aurka eginen duena.

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional