Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legea aldatzeko, emakumeen aurkako indarkeria-adierazpide berriak sartzeko
Ohartarazten da Estatuak erantzukizuna duela emakumeek bizitza publikoan eta politikoan parte hartzeko duten eskubidea "parekotasun baldintza" gisa babesteko orduan
Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin, zeinaren bidez Legebiltzarrak “bere konpromisoa agertzen du Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra jarduteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legearen aldaketa bultzatzeko, indarkeria ager daitekeen beste eremu bat jasotze aldera; hain zuzen, bizitza politiko eta instituzionalaren eremu publikoa”.
Onetsitako testua PSNk, Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk sinatutako ordezteko zuzenketa baten emaitza da.
Zioen azalpenean, Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioak azpimarratzen du emakumeen aurkako indarkeriaren bi adierazpide berriri arreta eskaintzeko beharra, hain zuzen ere, “beren eskubide politikoak kaltetu edo deuseztatzeko” helburuarekin, espazio publikoan antzematen direnak. Izan ere, honen ondorioz, “emakumeen kopuru handi batek bizitza politikoa alde batera uzten” dutela ohartarazten da.
CEDAW-Emakumearen aurkako bereizkeria-mota guztiak ezabatzeko Konbentzioak 7. artikuluan ezartzen du estatu kideen erantzukizuna dela funtzio publikoei dagokionez emakumearen eskubideak mantentzea, eta horren harira, ohartarazten da tokiko esparru politikoa dela emakumeek indarkeria gehiago pairatzen duten esparrua; bereziki, alkatetzan. Amaitzeko, aipatzen da emakumeen aurkako indarkeria bizitza politikotik desagerraraztea “parekotasun-baldintza bat” dela.
-
Mozioa (43. NPAO, 2021-04-13koa)