Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Apirilak 15
Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legea aldatzeko, emakumeen aurkako indarkeria-adierazpide berriak sartzeko
Osoko bilkuran onetsia. 2021eko apirilaren 15ean
1.- Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa agertzen du Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra jarduteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legearen aldaketa bultzatzeko, indarkeria ager daitekeen beste eremu bat jasotze aldera; hain zuzen, bizitza politiko eta instituzionalaren eremu publikoa.
Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.
PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek alde bozkatu dute eta Navarra Sumak aurka.