Nafarroako Parlamentuak lan-hitzarmen justu bat babesten du garbiketako langileentzat
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2021eko apirilaren 12an
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak lan-hitzarmen justu bat babesten baitu garbiketako langileentzat. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak lan-hitzarmen justu bat babesten du garbiketako langileentzat eta negoziazio kolektiboari berrekitea aldezten du langile horiek pairatzen dituzten arazoei heldu eta konponbidea emateko eta prekarizazioarekin amaitzeko.
2. Nafarroako Parlamentuak uste du garbiketaren sektorea funtsezkoa dela jarduera ekonomikoen eta zerbitzuen funtzionamendu egokirako ematen duten zerbitzuagatik, eta langile horiek pandemiaren aurka eginiko ekarpena aitortzen du”.