Nafarroako Parlamentuak larunbat honetako itzalaldiarekin bat eginen du eta 20:30 eta 21:30 bitartean argiztapenik gabe egongo da
Keinu honen bidez Legebiltzarrak WWF erakunde ekologistak deitu duen Planetaren Orduarekin bat eginen du, planetako ingurugiro kanpainarik handienarekin
Nafarroako Parlamentuko argiztapena itzalita egongo da larunbat honetan, martxoaren 27an, 20:30 eta 21:30 bitartean, WWF erakunde ekologistak mundu mailan klima aldaketaren aurka deitu duen itzalaldiarekin bat egiten duela islatuz.
WWF erakundearen Planetaren Orduak mila milioi pertsona baino gehiago inplikatzeko asmoa du baita munduko milioika hiri ere, “naturaren narriadura iraultzeko eta plan nazioarteko plan bat lortzeko, gizarteak biodibertsitatearekin duen harremana eraldatuko duena eta 2030erako natura berreskuratzera bideratuko duena".
Ekimena Sidneyen sortu zen 2007an, klima aldaketaren arazoaz ohartarazteko keinu gisa. Ordubetez eraikin eta monumentuen argiak itzaltzean datza. Urteekin, planetaren defentsarako nazioarteko mugimendu handiena bilakatu da, era ua 200 herrialdetako milaka hirik parte hartzen dute, aurreko edizioetan 17.000 monumentu eta eraikin esanguratsu itzaliz.
Aurten ere birtualki ospatuko da herrialde gehienetan, ekitaldi digitalak eginen dira eta kultura eta herrialde desberdinetako milaka pertsonek bat eginen dute naturaren alde.
WWF erakundeak ohartarazi duenez, bi une garrantzitsu ditugu aurten: aniztasun Biologikoari buruzko Hitzarmenaren Biltzarraren 15. bilera, maiatzean Txinan egitekoa dena (Kunming); eta Klimari buruzko 26. COP, azaroan Eskozian egitekoa (Glasgow).