Nafarroako Parlamentuak larunbaterako deitutako itzalaldiarekin bat egiten du eta 20:30 eta 21:30 bitartean argiztapenik gabe egongo da
WWF erakunde ekologistak deituta, planetako ingurugiro kanpaina handienarekin bat eginen du aurten ere Ganberak
Nafarroako Parlamentuko argiztapena itzalita egongo da larunbat honetan, martxoaren 26an, 20:30 eta 21:30 bitartean, WWF erakunde ekologistak mundu mailan klima aldaketaren aurka deitu duen itzalaldiarekin bat eginez.
Planetaren Ordua 2007an sortu zen Sidneyn, klima-aldaketaren arazoaz ohartarazteko keinu sinboliko gisa. Keinu sinple bat: eraikinetako eta monumentuetako argiak ordubetez itzaltzea, eta aukera ematen die munduko pertsona guztiei klima-aldaketarekiko eta biodibertsitatearen defentsarekiko duten kezka erakusteko.
2022ko edizioa une bereziki garrantzitsu batean egingo da. Gobernuen eta erakundeen aliantza batek, WWF barne, anbizio handiagoa eta premiazko ekintza bat eskatzen du 2030erako naturaren galera gelditzeko eta iraultzeko.
Mundua izugarri aldatu da azken bi hamarkadetan. WWFren arabera, gure planeta 1, 1 ° C-ra arte berotu da industriaurreko mailen gainetik, eta 2030erako 1,5 ° C-ra iristeko bidean gaude. Izan ere, joan den 2023a erregistroak daudenetik urterik beroena izan da.