Nafarroako Parlamentuak min eta atsekaberik handiena adierazten du gaur Foruzaingoko bost kideren heriotzagatik
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute. 2026ko ekainaren 4an
Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak min eta atsekaberik handiena adierazten baitu Foruzaingoko bost kideren heriotzagatik. Lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1.- Nafarroako Parlamentuak min eta atsekaberik handiena adierazten du gaur Foruzaingoko bost kideren heriotzagatik, zeinek trafiko-istripua izan baitute Elgoibarren, Ertzaintzaren Iurretako basean (Bizkaia) egitera zihoazen lan-topaketa baterako bidean.
2.- Nafarroako Parlamentuak dolumin beroenak eta bere maitasuna bidaltzen dizkie senideei, lagunei eta Foruzaingoko langile guztiei. Zalantzarik gabe, gaurkoa egun tristea da Foruzaingoarentzat eta Nafarroa osoarentzat.
3.- Nafarroako Parlamentuak aitorpena, errespetua eta esker-ona erakusten die hildako bost zerbitzari publikoei haien konpromiso eta zerbitzu-bokazioagatik.
4.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Nafarroako Gobernuak eta Foruzaingoak antolatutako ekitaldi instituzionalekin, zeinak eginen baitira hildako bost foruzainei agurra emateko, haien lana eta zerbitzu publikoan izandako dedikazioa omentze aldera.
5.- Nafarroako Parlamentuak minutu bateko isilunea eginen du Osoko Bilkuraren hasieran, hildako agenteak omentzeko.