Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Abenduak 16

Nafarroako Parlamentuak minutu bateko isilunea egin du erakundearen atarian, emakume baten azken erailketa, genero-indarkeriaren ondoriozkoa, gaitzesteko

“Emakumeen aurkako indarkeriei ez” lelopean, Legebiltzarrak bere arbuioa adierazi du joan den abenduaren 10ean Mallorcan 32 urteko emakume baten erailketaren aurrean

Foru parlamentariek eta Arartekoak elkarretaratzea egin dute astelehen honetan, 12:00etan, Nafarroako Parlamentuaren atarian, gure herrialdean izan diren azken erailketa matxista gaitzesteko. Oraingo honetan, iragan asteartean, abenduaren 10ean, ustez bere bikotekideak hil duen 32 urteko emakume baten heriotza salatu da. Biktimak bazituen alaba bat eta seme bat, adingabeak. Lehenagotik bazeuden genero-indarkeria dela-eta ustezko erasotzailearen aurka jarritako salaketak.

 

Kasu horiek baieztatu baitira, Espainian 44 izan dira 2024an genero-indarkeria dela-eta eraildako emakumeak. Datu horiek 2003an biltzen hasi zirenetik, berriz, 1.289 izan dira hildako emakumeak. Genero-indarkeria dela-eta eraildako adingabeak 9 izan dira 2024an Espainian. Datu horiek 2013an biltzen hasi zirenetik, berriz, 62 izan dira hildako adingabeak.