Noiz argitaratua Osteguna, 2025.eko Otsailak 6
Nafarroako Parlamentuak minutu bateko isilunea gorde du, lan-istripuan hil den azken pertsona gogoan
Unai Hualde Foru Legebiltzarreko lehendakariak doluminak eta Ganberaren elkartasuna helarazi dizkio José Alonso Aparicioren familiari
Nafarroako Parlamentuaren gaurko Osoko Bilkura minutu bateko isilunea gordez hasi da, Nafarroan lan-istripuan hil den azken pertsona gogoan. Lan-istripua pasa den urtarrilaren 30ean gertatu zen Arbizun, hildakoa kamioi batetik etxe bat eraberritzeko materiala deskargatzen ari zenean eta pladur plaka batzuk gainera etorri zitzaizkionean.
Unai Hualde Foru Legebiltzarreko lehendakariak doluminak eta Ganberaren elkartasuna helarazi dizkio José Alonso Aparicio 52 urteko Altsasuko bizilagunaren familiari.