Noiz argitaratua Osteguna, 2026.eko Martxoak 5

Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatu du negoziazio-prozesu serio bat ireki dezan, LH dualean lege berria ezartzeak eragiten dituen arazoak konpon ditzan

Osoko Bilkurak onetsi du. 2026ko martxoaren 5ean

1.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du ganorazko negoziazio-prozesu bat abiaraz dezan, ordezkari sindikalen, enpresen ordezkarien eta ikastetxeen parte-hartze aktiboarekin, zeinean definituko baitira lege berriaren ezarpena eragiten ari den arazoak, zehaztuko baita zer baliabide behar diren eta hartuko baitira hartu beharreko erabakiak legea behar bezala garatzeko.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak Foru Gobernuari dei egiten dio Lanbide Heziketako Irakasleen Batzarrak jendaurrean egindako 12 eskaerei lehenbailehen heltzeko. Aldarrikapen horiek otsailaren 28an egindako manifestazioaren xede izan ziren, eta ikastetxe publikoetako irakasleen % 84k berretsi ditu.

 

UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.