Noiz argitaratua Osteguna, 2025.eko Urriak 30
Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du azter dezan bideragarria ote den Osasunbideako langileak prestatzea helduen giltzurruneko transplanteak egiteko
Osoko Bilkurak onetsi du. 2025eko urriaren 30ean
1.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du azter dezan ea bideragarria ote den prestakuntza eta kualifikazio profesionaleko programa bat garatzea, Osasun-sistema Publikoko gainontzeko zerbitzuekiko akordioen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileei ahalbidetuko diena giltzurrun-transplanteak modu progresiboan egin ahal izatea pertsona helduen kasuan, bai eta prestazio berri horietarako osasun-instalazioak egokitzea ere.
EH Bildu talde parlamentariak aurkeztu du.
PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, UPNren eta PPNren abstentzioekin eta Talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aurkako botoekin onetsi da.