Noiz argitaratua Osteguna, 2025.eko Urriak 30

Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du berma dezan langileek administrazioari lotutako edo haren mendeko zuzenbide publikoko entitateetako gobernu- eta administrazio-organoetan ere parte hartzen dutela

Osoko Bilkurak onetsi du. 2025eko urriaren 30ean

1.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen 111. artikulua, sozietate publikoen gobernu- eta administrazio organoei buruzkoa, aldatzea bultza dezan, langileek horietan egiaz parte hartzen dutela bermatzeko.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak Foru Exekutiboari eskatzen dio egin beharreko lege- nahiz araualdaketak bultza ditzan bermatze aldera langileek administrazioari lotutako edo haren mendeko zuzenbide publikoko entitateetako gobernu- eta administrazio-organoetan parte hartzen dutela, bai eta fundazio publikoetan ere.

 

Contigo-Zurekin talde parlamentarioak sustatu du. 

 

PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen aldeko botoekin eta UPNren, PPNren, talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aurkakoekin.