Noiz argitaratua Osteguna, 2025.eko Urriak 2

Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du ezagutzera eman dezan zer politika abiarazi diren etxebizitza publikoaren arloan

Osoko Bilkurak onetsi du. 2025eko urriaren 2an

1.- Nafarroako Parlamentuak Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua premiatzen du etxebizitza-politiken komunikazioa indartu dezan, ezagutzera eman daitezen tentsiopeko zonaldeak, Etxebizitza Ordainerraza izateko Eskubideari buruzko Foru Legea eta herritarrengan eta inplikatutako eragileengan dituen inplikazio praktiko guztiak.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak Foru Komunitateko toki-entitateak animatzen ditu etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuarekin lankidetzan jardun dezan etxebizitza ordainerrazen parke publiko bat eraikitzeko, etxebizitza sustatuz, lurzorua Nasuvinsari lagatuz, tentsiopeko zonaldeetan berariazko neurriak aplikatuz edo tresna fiskalak ezarriz, hala nola hutsik dauden etxebizitzen gaineko zerga.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du Tentsiopeko Etxebizitza Merkatuaren Zonaldeetan ikuskapen-kanpainak egiteko egutegi publiko bat ezar dezan 2026ko urtarrilaren 1a baino lehen, zeinetan finkatuko baitiren lehentasunezko jarduketa-eremuak eta -aldiak, eta zeina behar bezala jakinaraziko zaien herritarrei informazio-kanpaina baten bidez. Era berean, Foru Gobernua premiatzen du ekitaldi bakoitza amaitzean, eta Tentsiopeko Etxebizitza Merkatuaren Zonaldeen aitorpenak irauten duen bitartean, urteroko txosten bat egin dezan, zeinetan adieraziko baitira zonalde horietan egindako ikuskapen-kanpainen emaitzak, egindako ikuskapenen xehetasunak, izapidetutako espedienteak eta ezarritako zehapenak zehaztuta.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta UPNren, PPNren, Talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aurkako botoekin onetsi da.