Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du izapideak has ditzan gidabaimena eman, izapidetu eta kudeatzearen arloko eskumena eskualdatzeko
Osoko Bilkurak onetsi du. 2026ko otsailaren 5ean
1.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du izapideak has ditzan gidabaimena eman, izapidetu eta kudeatzearen arloko eskumena eskualdatzeko (trafiko-azterketak barne), eta, horrenbestez, aztertzaileak eskualdatzeko. Eskualdatze horri eraginkortasun osoa bermatzeko behar diren giza baliabideak, baliabide materialak eta ekonomikoak erantsi behar zaizkio.
2.- Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du, bitartean eta berehala, behar diren neurriak har ditzan trafikoko aztertzaileen Nafarroako plantilla indartzeko, zerbitzuaren eta herritarren benetako beharretara egokitutako jarduneko aztertzaile-kopurua bermatuta.
3.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du, eskumena eskualdatzen den bitartean, itxaron-zerrenden bilakaeraren etengabeko jarraipena egiteko batzorde bat egin dezan, Nafarroako Autoeskolen Elkarte Probintzialarekin (APANA) eta Estatuko Gobernuarekin koordinatuta, hartutako neurrien eragina ebaluatzeko eta, hala badagokio, jarduketa berriak proposatzeko, Nafarroako herritarren beharrei erantzun egokia eman ahal izateko.
UPN TPak aurkeztu du.
UPN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen eta atxiki gabeko parlamentariaren aldeko botoekin, PPNren abstentzioarekin eta PSNren eta talde Mistoaren aurkakoekin onetsi da.