Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du kontratazio publikoko prozesuak alda ditzan
Ekonomia eta Ogasuneko Batzordeak onetsi du. 2025eko azaroaren 11n
1.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du hurrengo 9 hilabeteetan kontratazio publikoko prozesuak aldatu ditzan eta erregelamendu bidez arautu ditzan, kudeaketa digitalaren bidez bermatze aldera balorazio kualitatiboak eginen direla proposamena adjudikaziodun suertatzen ahal den enpresarekin edo eskaintza horren gainerako balorazio-elementuekin lotzeko inolako aukerarik gabe, eta, horrela, balorazioan joera jakinak sortzea eragozteko.
2.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du datozen 9 hilabeteetan kontratazio publikoko prozesuak aldatu ditzan eta erregelamendu bidez arautu ditzan, kudeaketa digitalaren bidez bermatze aldera kontratazio-mahaiko kide bati baino gehiagori dagozkien balorazio kualitatiboak ez direla partekatuko eta ez direla eskuragarriak izanen beste ezein kiderentzat, harik eta balorazio horietako bakoitza digitalki erregistratuta egon arte.
Contigo-Zurekin talde parlamentarioak aurkeztu du.
PSN eta Contigo-Zurekin taldeen aldeko botoekin, UPN, EH Bildu, Geroa Bai eta PPNren abstentzioekin eta talde mistoaren aurkako botoarekin onetsi da.