Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du lehenbailehen ekin diezaien Queiles ibarreko udalerrien DBHI berria eraikitzeko lanei
Osoko Bilkurak onetsi du. 2025eko urriaren 2an
1.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua premiatzen du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutu (DBHI) berriaren obrari lehenbailehen ekin diezaion, eta sustatu ditzan horretarako beharrezkoak diren administrazio-prozedurak.
2.- Nafarroako Parlamentuak Foru Gobernuko Hezkuntza Departamendua premiatzen du proiekturako kokapen egokiena eta bideragarriena aukera dezan, kontuan hartuz irisgarritasunaren, mugikortasunaren, azpiegituren horniduraren, zerbitzu osagarrietarako sarbidearen eta lurralde-kohesioaren faktoreak.
3.-Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduari eskatzen dio izapideak bizkortu ditzala, proiektuaren lizitazioa 2026an egin dadila bermatzeko, lanak 2027an adjudikatu eta hasi ahal izateko.
EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.
UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekin taldeen aldeko botoekin, atxiki gabeko parlamentariaren abstentzioarekin eta Talde Mistoaren aurkako botoarekin onetsi da.