Noiz argitaratua Osteguna, 2025.eko Urriak 16

Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du mugaz gaindiko lankidetza bultzatu dezan eta Nafarroa-Akitania Berria-Euskadi Euroeskualdean duen parte-hartzea indartu dezan

Osoko Bilkurak onetsi du. 2025eko urriaren 16an

1.- Nafarroako Palamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du mugaz gaindiko lankidetza susta dezan, garapen sozial eta ekonomikoaren eragile den aldetik, auzotasun-harremanetan, harreman historikoetan, kulturaletan, ekonomikoetan, sozialetan eta linguistikoetan oinarrituta.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak Foru Exekutiboari eskatzen dio Euskadi-Akitania Berria-Nafarroa Euroeskualdean duen partaidetza indartu dezan.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du gure mugetatik kanpo dauden beste eskualde batzuekin harremanetan jartzeko bide berriak azter ditzan, 7/2021 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

1. eta 2. puntuak UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, PPNren abstentzioarekin eta Talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aurkakoekin onetsi dira. 

 

3. puntua PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, UPNren abstentzioarekin eta PPNren, Talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aurkakoekin onetsi da.