Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du Ondareari buruzko Europar Jardunaldia gazteentzat eta nerabeentzat eskuragarria izan dadin
Osoko Bilkurak onetsi du. 2025eko urriaren 2an
1.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du behar diren erraztasun eta tresna guztiak ezar ditzan "Ondareari buruzko Europar Jardunaldiak" gazteen eta nerabeen eskura jartzeko, gazteenendako jarduera espezifikoak eginez eta haurrendako nahiz nerabeendako ekimenak landuz.
2.- Nafarroako Parlamentuak Kultura Departamentua premiatzen du Nafarroako Gobernuko beste departamentuekin lankidetzan ikastetxeei eskain eta eman diezazkien hezkuntza-baliabideak eta -tresnak Nafarroako kultur ondarea gazteenei hurbilarazteko, Nafarroako ondarearen gaineko "ikaskuntza-egoera" espezifikoak sortuz.
3.- Nafarroako Parlamentuak eskatzen du toki-erakundeek aktiboki parte har dezatela gazte eta nerabeei zuzendutako jarduera irisgarrien programazioan, Ondarearen Europako Jardunaldietan eta kirol-ekintzetan, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuarekin lankidetzan.
Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.
UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren, Contigo-Zurekinen eta Talde Mistoaren aldeko botoarekin eta atxiki gabeko parlamentariaren aurkako botoarekin onetsi da.