Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Ekainak 7
Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gurutze Gorriaren, Nafarroako DYAren eta boluntario guztien lan bikaina eskertu eta aitortzen du
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2021eko ekainaren 7an
Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gurutze Gorriaren, Nafarroako DYAren eta boluntario guztien lan bikaina eskertu eta aitortzen du. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpenak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak eskertu eta aitortzen du Nafarroako Gurutze Gorriaren, Nafarroako DYAren eta COVID-19aren aurkako txertaketa-prozesuan boluntario gisa aritu diren eta ari diren pertsona guztien lan bikaina”.