Nafarroako Parlamentuak Nafarroako udalak premiatzen ditu berma dezaten beren udal-espazio publikoak irekiak eta erabilgarriak izan daitezen, bazterkeriarik eta pribilegiorik gabe
Osoko Bilkurak onetsi du. 2025eko urriaren 16an
– Nafarroako Parlamentuak Nafarroako udal guztiak premiatzen ditu berma dezaten beren udal-espazio publikoak irekita eta erabilgarri egonen direla erkidego, kolektibo eta konfesio guztien festak eta kultura-ekitaldiak ospatzeko, esklusiorik eta pribilegiorik gabe, eta errefusatu egiten du jatorriagatik, erlijioagatik edo sinesmenengatik gutxiengoei edo erkidegoei espazio publikoak lagatzea edo erabiltzea debekatzen duen erabaki edo xedapen oro, kultura-aniztasunaren eta bizikidetza demokratiko eta laikoaren defentsan.
Contigo-Zurekin talde parlamentarioak aurkeztu du.
PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, UPNren eta PPNren abstentzioekin eta Talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aurkako botoarekin onetsi da.