Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Irailak 2

Nafarroako Parlamentuak ostiral honetan ekitaldi instituzional bat egingo du, Desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa egikaritzen laguntzeko legedi zibila eta prozesala erreformatzeko 8/2021 Legeak indarra hartzearen kariaz

Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat egingo du ostiral honetan, hilak 3, Desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa egikaritzen laguntzeko legedi zibila eta prozesala erreformatzeko 8/2021 Legeak indarra hartzearen kariaz.

 

Ekitaldia atalondoan izanen da, 10:00etan, eta parte hartuko dute Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek eta FUTUNAko lehendakari Ignacio Recondok. Ekitaldiaren amaieran Demba Diarra Bah eta Bárbara Trébol egonen dira, Asociación Española de Fundaciones Tutelares (AEFT) elkartearen manifestu bat irakurtzeko.