Noiz argitaratua Asteartea, 2026.eko Ekainak 2

Nafarroako Parlamentuak premiatzen du lehen sektoreari laguntzeko aparteko plan bat egin dezan, Nafarroako ekoizpen eta ustiategien errealitatera egokitua

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordeak onetsi du. 2026ko ekainaren 2an

1. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio egin dezala, Nafarroako

Nekazaritza Kontseiluarekin eta nekazaritzako erakunde profesional adierazgarriekin koordinatuta, Nafarroako lehen sektoreari laguntzeko benetako plan berezi bat, Nafarroan dauden ekoizpen eta

ustiategien errealitate berezira egokitua.

 

2. Plan horrek laguntza modulatu eta proportzionalak ezarri beharko ditu irizpide objektiboen

arabera, hala nola, energia-kontsumoa, azalera, ekoizpen-orientazioa, ustiapen-bolumena,

abeltzaintzako unitate-kopurua edo azpisektore bakoitzak jasandako benetako eragina,

egoera bidegabeak edo ez-eraginkorrak sor ditzaketen banaketa linealeko ereduak saihestuz.

 

PPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Aho batez onetsi da.