Noiz argitaratua Osteguna, 2026.eko Martxoak 5
Nafarroako Parlamentuak saharar herriaren autodeterminazioaren aldeko konpromisoa berretsi du
Osoko Bilkurak onetsi du. 2026ko martxoaren 5ean
1.- Nafarroako Parlamentuak bere egiten du Bakea eta askatasuna Mendebaldeko Sahararen herriarentzat Taldearteko parlamentarioen XXIX. Konferentziak adostutako Nafarroako Adierazpena.
Contigo-Zurekin, UPN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute.
UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN, Contigo-Zurekin eta atxiki gabeko parlamentariaren aldeko botoekin eta Talde Mistoaren kontrako botoarekin onetsi da.