Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Irailak 28

Nafarroako Parlamentuak sakonki deitoratzen du Castejongo Trenasa filiala ixteko iragarpena

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko irailaren 28an

 Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak sakonki deitoratzen du Castejongo Trenasa filiala ixteko iragarpena. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1. eta 2. puntuak aho batez onetsi dira. 3. puntua, berriz, Navarra Suma eta EH Bilduren aldeko botoarekin eta PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aurkako botoarekin onetsi da.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak sakonki deitoratzen du Castejonen Trenasa filiala ixteko iragarpena.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Parlamentuaren elkartasuna eta babesa adierazten die plantillako langileei eta haien familiei, bai eta, zeharka, itxiera-iragarpenak uki diezaiekeen guztiei ere.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du ekin dezan itxiera hori saihesten saiatzeko eta, hori lortu ezean, lana galduko duten pertsonak berehala birkokatzea ziurtatzeko”.