Nafarroako Parlamentuak sakonki deitoratzen du Francisco José Unsáin Collantesen heriotza, zeina Kasedan izandako lan-istripuan hil baitzen.
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2019ko irailaren 16an
- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde Iglesiasek aurkeztutako adierazpen instituzional bat. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak sakonki deitoratzen du Francisco José Unsáin Collantesen heriotza, zeina Kasedan izandako lan-istripuan hil baitzen.
Hona adierazpenaren testua:
“1. Nafarroako Parlamentuak sakonki deitoratzen du Francisco José Unsáin Collantes Zarrakazteluko bizilagunaren heriotza, zeina Kasedan izandako lan-istripuan hil baitzen, eta bere babes eta elkartasuna adierazten dizkie haren familiari eta lagunei, bai eta laneko istripuren bat pairatu duten pertsona guztiei ere.
2. Nafarroako Parlamentuak orobat adierazi nahi die bere babesa eta elkartasuna Wenceslao Pérez Remón Oibarko bizilagunari, zeina istripu horretan zauritu baitzen hildakoari laguntzen saiatu zenean, eta laster sedatzea opa dio.
3. Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela prebentzioan ardura duten eragile guztien arteko lankidetza laneko istripuak ekiditeko. Parlamentuak orobat exigitzen die enpresei eta inplikatutako eragileei nork bere ardurak onar ditzan, arau indardunak betetzeari eta prestakuntza eta informazio egokia emateari dagokienez.
4. Nafarroako Parlamentuak minutu bateko isilunea gordeko du hurrengo Osoko Bilkura arruntaren hasieran, laneko istripu baten biktima berri honen gomutan”.