Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Uztailak 1

Nafarroako Parlamentuak sakonki deitoratzen du Raúl Andrés Cuestaren heriotza, zeina Arbizun izandako lan-istripuan hil baitzen, eta bere babes eta elkartasuna adierazten dizkie haren familiari eta lagunei

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko uztailaren 1ean

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztutako adierazpen instituzional bat. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak sakonki deitoratzen du Raúl Andrés Cuestaren heriotza, zeina Arbizun izandako lan-istripuan hil baitzen, eta bere babes eta elkartasuna adierazten dizkie haren familiari eta lagunei.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak sakonki deitoratzen du Raúl Andrés Cuestaren heriotza, zeina Arbizun izandako lan-istripuan hil baitzen, eta bere babes eta elkartasuna adierazten dizkie haren familiari eta lagunei, bai eta laneko istripuren bat pairatu duten pertsona guztiei ere.

 

2. Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela eragile guztiak lankidetzan aritzea laneko istripuak ekiditeko prebentzioan. Halaber, enpresei exigitzen die onar dezaten beren ardura dela arau indardunak betearaztea eta prestakuntza eta informazio egokia ematea”.