Nafarroako Parlamentuak Saray elkarteak abian jarritako elkartasun kanpaina aldezten du
Ganberak azpimarratu du beharrezkoa dela ikerketan inbertitzen jarraitzea, eta ostegun honetan, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela eta, arrosa kolorez argiztatuko du egoitza
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Saray elkarteak abian jarritako elkartasun kanpaina aldezten baitu Nafarroako Parlamentuak, eta Nafarroako herritarrei bertan parte hartzera dei egiten baitie. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:
- Saray elkarteak abian jarritako elkartasun kanpaina aldeztea eta Nafarroako herritarrei bertan parte hartzera dei egitea.
- Minbiziaren aurkako ikerketan inbertitzearen garrantzia eta beharra azpimarratzea.
- Parlamentuaren egoitzaren fatxada kolore arrosaz argiztatzea 2022ko urriaren 19ko iluntzean, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren karietara.
- Eledunen Batzarra bazter utzi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak botere publikoak premiatzen baititu berehala eten dezaten edozein partida, erabiltzen ahal bada baliabideak emateko Mendebaldeko edonon zalantzarik gabe atentatuko luketenei. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.
UPNk eta PSNk aurkako botoa eman dute, eta gainerakoek ez dute hitzik hartu.
Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
Nafarroako Parlamentuak botere publikoak premiatzen ditu berehala eten dezaten edozein partida, erabiltzen ahal bada baliabideak emateko Mendebaldeko edonon zalantzarik gabe atentatuko luketenei.