Nafarroako Parlamentuak uko egiten dio Kataluniaren finantzaketa-akordio bereziaren aurkako jarrera hartzeari
Ganberaren gehiengoak "pribilegio-akusazioen" aurka egiten du, eta inolako pitzadurarik gabe defendatzen du foru-errealitatetik datorren Hitzarmen Ekonomikoaren izaera "solidarioa".
Nafarroak Parlamentuak, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen aurkako botoekin, Voxen abstentzioarekin eta UPN eta PPNren aldeko botoekin, errefusatu egin du gaur mozio bat, Legebiltzarra premiatzen zuena bere konpromisoa “berretsi zezan Nafarroako Foru Araubidearen defentsan, eta sendoki errefusa zezan PSOEk eta ERCk Katalunian sinatutako akordioa, ez duelako irmotasun konstituzionalik eta espainiar guztien on komunetik urrun dauden interes politiko alderdikoiei erantzuten dielako”.
Contigo-Zurekinek ordezteko zuzenketa bat aurkeztu du, ekimena aurkeztu duen UPNk onartu ez duena. Horren bidez, “zerbitzu publikoen finantza-nahikotasuna bermatuko duen esparru errepublikazale, federal eta solidario bati bide ematea eskatzen da, herritarrei eta ez lurraldeei lotua, tokiko finantzaketaren ereduaren erreforma integralaren aldeko eta erreforma fiskal justu eta progresibo handi baten aldeko apustua eginez”.
Zioen azalpenean, UPNk bultzatutako mozioak zioen ERCren eta PSOEren arteko akordioa "salerosketa arduragabe" baten ondorio dela, "Pedro Sánchezen eta Salvador Illaren urgentzia politikoekin" lotuta, "independentismoa indartzen duena eta Konstituzioa urratzen duena"; izan ere, "aditu" batzuen esanetan, autonomia-erkidegoen finantza-boterearen muga gainditzen du, eta muga horrek zentzua ematen die elkartasun- eta, hedaduraz, berdintasun-printzipioei.
Nafarroari dagokionez, Hitzarmen Ekonomikoaren "leialtasuna" defendatzen zen, zeina foru-errealitatetik baitator, eta baztertu egiten ziren "ahots kritikoak" eta, adierazpenik nabarmenenean, sektore batzuetatik Nafarroak kupoaren bidez egiten duen ekarpenaren harira ematen diren "pribilegio" akusazioak, "gainerako espainiarrekiko elkartasun-ariketa" baino ez denean.
- https://parlamentodenavarra.es/eu
- Mozioa (100. NPAO, 2024-09-05ekoa)
Archivos adjuntos