Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Otsailak 17

Nafarroako Parlamentuak uste baitu pertsonen eskubidea dela sufrimendua askatasunez eta autonomiaz amaiaraztea, beren integritatea eta duintasuna zaintzea eta eta ez behartzea baldintza onartezinetan bizitzera

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2020ko otsailaren 10ean

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak uste baitu pertsonen eskubidea dela sufrimendua askatasunez eta autonomiaz amaiaraztea, beren integritatea eta duintasuna zaintzea eta eta ez behartzea baldintza onartezinetan bizitzera. PSN eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoekin onetsi da.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak uste baitu pertsonen eskubidea dela sufrimendua askatasunez eta autonomiaz amaiaraztea, beren integritatea eta duintasuna zaintzea eta eta ez behartzea baldintza onartezinetan bizitzera.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak aldezten du eutanasia eskubide subjektibo eta artikulatu gisa arautzea, Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzu-zorroan sartutako prestazioen egon dadin eta, horrenbestez, herritar guztiei baldintza berdinetan eskaini dakien.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak urgente eta beharrezkotzat jotzen du eutanasia arautuko duen lege bat onestea, zeren eta, giza duintasuna edo askatasuna bezalako printzipio eta balio konstituzionalak ukitzeaz harago, Konstituzioak aitorturiko zenbait oinarrizko eskubideri eragiten baitie, hala nola bizirako eta osotasun fisiko eta moralerako eskubideari, askatasun ideologikoari, kontzientzia-askatasunari eta intimitaterako eskubideari.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak bere babesa ematen dio hiltzeko laguntza Zigor Kodearen 143.4 artikulua aldatuz despenalizatzeari.