Nafarroako Parlamentuak Valentziako sutean hil diren pertsonekiko, haien familiekiko eta hurbilekoekiko solidaritatea azaltzen du
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute. 2024ko otsailaren 26an
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Valentziako sutean hil diren pertsonekiko, haien familiekiko eta hurbilekoekiko solidaritatea azaltzen du. PPN talde parlamentarioak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1.- Nafarroako Parlamentuak Valentziako sutean hil diren pertsonekiko, haien familiekiko eta hurbilekoekiko solidaritatea azaltzen du.
2.- Nafarroako Parlamentuak eskertu eta estimatu egiten du su-itzaltze eta larrialdietako ekipoek herrialde osoa astindu duen gertakari horretan egin duten lana.
3.- Nafarroako Parlamentuak bere sostengua helarazten die kaltetu guztiei, eta sutea sortu zuten zergatiak argitzearen aldeko nahia adierazten du.
4.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Espainiako Udalen eta Probintzien Federazioak proposatutako ekimenarekin, eta gaur, astelehena, otsailaren 26a, 12:00etan minutu bateko isilaldia egitera deitzen du, Valentziako sutean hil diren pertsonen oroimenez.
Archivos adjuntos