Noiz argitaratua Osteguna, 2026.eko Ekainak 11
Nafarroako Parlamentuak Zeinu Hizkuntzaren Egun Nazionalarekin bat egiteko ekitaldi bat eginen du ostiral honetan
ASORNAko kideek Pertsona Gorren Estatu mailako Konfederazioaren manifestua irakurriko dute Legebiltzarreko atalondoan
Ekainaren 14an ospatzen den Zeinu Hizkuntzaren Egun Nazionalarekin bat eginez, Nafarroako Pertsona Gorren Elkarteko (ASORNA) kideek Pertsona Gorren Estatu mailako Konfederazioaren manifestua irakurriko dute ostiral honetan, ekainaren 12an, Nafarroako Parlamentuan.
Ekitaldia 12:00etan izango da Legebiltzarraren atalondoan, eta Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Francisca Pulgarín ASORNAko idazkariak eta Sofía de Esteban entitateko proiektuen koordinatzaileak parte hartuko dute.