Nafarroako Parlamentuan hitzaldia eman du Espainian errefuxiatutako Afganistango Estatuko fiskal nagusi Zabimullah Karimullah-k
Hualdek giza eskubideen defentsa unibertsala Legebiltzarraren jarduk instituzionalaren esparruan kokatu du, erakundeak "berezko arazoetatik harago begiratu ohi duelako"
Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek arratsalde honetan aurkezpena egin du Zabimullah Karimullah-k emandako hitzaldian. Hizlaria Afganistango Estatuko fiskal nagusia izan zen, talibanek Kabul hartu ondoren herrialdetik atera behar izan zuen arte, laguntzaile edukita 14lawyers GKEa,“erakunde independente bat, testuinguru ekonomiko, politiko eta sozial zinez zailetan giza eskubideen alde lan egiten duten abokatuei babesa ematen diena”
Unai Hualde arduratu da hitzaldirako sarrera eta testuingurua azaltzeaz. Adierazi duenez Legebiltzarraren interesean sartzen da, alegia, “gure lurraldeko berezko errealitate eta arazoetatik harago begiratzea , eta hori egin ohi dugu Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordearen bidez. Badira egoera batzuk, giza eskubideen ikuspegitik oso kezkagarriak direnak eta bat batean berria izateari uzten diotenak, gatazkak irauten badu ere”
Ildo horretatik, Parlamentuak oinarrizko eskubide eta askatasunen urraketekin lotutako egoerak ikusarazteko duen asmoarekin bat, lehendakariak “jarduketa instituzionalaren esparrua” erreibindikatu du “eraso horiek hurbiltzeari eta ezagutarazteari begira, hitzaldiak, erakusketak eta oihartzun publikoa duten beste jarduera batzuk ere erabilita”.
Halatan, oinarrizkotzat jotzen diren eskubide ekonomiko, sozial edo kultural guztiak betetzerakoan estatu demokratiko orok duen betebeharra azpimarratu ondoren, Unai Hualdek amaitu du eskaera eginez Afganistango egungo egoerari arreta emateko.
“Hilak 10ean, Giza Eskubideen Egunean egin genuen bezala, 1950etik Giza Eskubideen Adierazpena (1948) ospatzen baitugu, une egokia dugu gaur gure erreibindikazioen erdigunea Afganistanen jartzeko. Abuztuaren 15ean mundu osoko telebistek zuzenean eman zuten Kabulgo ihesaldia. Geroago itzalaldia iritsi zen, baina nazioarteko komunitatea ez da egoeraren neurrikoa izan, ez data horren aurretik ezta ondotik ere.
Lehendakariak amaitu du eskerrak emanez 14lawyers GKEari eta gonbit eginez Zabimullah Karimullah-ren hitzak entzuteko, Afganistan talibanen eskuetan erortzearen aparteko lekukoa dugulako.
“Karim zorionekoa izan zen, atera ahal izan zelako, baina haren kide asko hil egin dituzte. Gaur etortzekoak ziren ere Hasina Ersad, Herat hiriko ospitale nagusian zirujau izandakoa eta Mansoura Nooristani, baina lehenak arazoak izan ditu bisatuarekin eta bigarrena gaixorik dago. Besterik ez. Hizpidea ematen dut. Mila esker Eskerrik asko”.