Nafarroako Parlamentuan jardunaldi batzuk eginen dira datozen ostiral eta larunbatean, ideagintza suizidako kasuetarako prebentzio, detekzio eta esku-hartzeari buruzkoak, Nafarroako Eskola Kontseiluak antolaturik
Datozen ostiral eta larunbatean –maiatzak 10 eta 11– "Ideagintza suizidako kasuetarako prebentzioa, detekzioa eta esku-hartzea” jardunaldiak eskainiko ditu Nafarroako Parlamentuak, Nafarroako Eskola Kontseiluak antolaturik.
Nafarroako Parlamentuko lehen lehendakariorde Ainhoa Unzu andreak irekiko ditu jardunaldiak (ostiralean, 17:00etan, erabilera anitzeko aretoan), eta ondoren hitza hartuko dute Nafarroako Eskola Kontseiluko buru Manuel Martín jaunak eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Kontseilari Carlos Gimeno jaunak.
Hiru psikologo klinikok parte hartuko dute topaketan: Ikerketa eta Berrikuntzarako Parque Taulí Institutuko ikertzaile eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasle den Joaquim Puntí Vidal jaunak, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko Osasun Mentaleko Kudeatzailetzan Tarteko Baliabideen Arloko zerbitzuburu den David Burgos Miranda jaunak, eta Nafarroako Psikologia Elkargoko Dekano eta Psikologiako Kontseilu Nagusiko idazkariorde den Rosa Ramos Torio andreak.
Larunbatean –10:00etan, erabilera anitzeko aretoan– hiru ponentzia izanen dira, honakoen eskutik: José Antonio Luengo Latorre jauna, Madrilgo Psikologoen Elkargo Ofizialeko dekano-lehendakaria; Rosa Ramos Torio andrea, Nafarroako Psikologia Elkargoko dekano eta psikologo klinikoa; eta Itziar Irazabal Zuazua andrea, Nafarroako Hezkuntza Departamentuko Berdintasun eta Bizikidetza atalburua. Jardunaldia amaitzeko, mahai-inguru bat eginen da (12:45ean), Osasun mentala eta ongizate emozionala ikastetxeetan izenburupean.