Nafarroako Parlamentuaren banderak haga erdian, Villa de Pitanxo arrantza-ontzia Ternuako uretan hondoratu dela eta dolu-seinale gisa
Ganberak bat egin du hildakoen eta desagertuen senideei eta hurbilekoei dolua eta elkartasuna adierazteko Espainiako Gobernuak agindutako dolu ofizialarekin
Nafarroako Parlamentuaren banderak haga erdian daude gaur dolu-seinale gisa, Villa de Pitanxo arrantza-ontzia Ternuako uretan hondoratu ostean. Iragan astean izan zen gertaera, bederatzi pertsona hil eta hamabik oraindik desagertuta jarraitzen dute.
Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) larunbat honetan argitaratu zuen 24 dolu-ordu deklaratzen dituen dekretua, Galiziako arrantza-ontzia hondoratu izanagatik. Hala, 00:00etatik 24:00etara, bandera nazionala haga erdian jarriko da eraikin publiko guztietan eta Armadako ontzi guztietan.
Era horretan, hildakoen eta desagertuen senideei eta lagunei doluminak adierazten dizkie Gobernuak.